Funtzionaltasunaren eta diseinuaren arteko oreka bilatuz

Funtzionaltasunaren eta diseinuaren arteko oreka bilatuz 2026 45m2DonostiaBerrikuntza PartzialaCarmen ezagutu nuenean, bere lehen hitzak hauek izan ziren: “Niretzat, funtzionaltasuna diseinuaren gainetik dago.” Esaldi horrek markatu zuen proiektuaren norabidea: espazioaren benetako erabilera lehenestea eta estetikari garrantzi handirik eman gabe erabakiak hartzea. Atiko bat eraberritu nahi zuen, baina ez zuen diseinuko etxe bat bilatzen. Etxe praktiko bat nahi zuen: biltegiratze erabilgarria, material iraunkorrak eta etxebizitzaren akustika hobetuko zuten soluzioak. Carmenek gogorarazi zidan proiektu batean hartzen diren erabakiak bertan biziko den pertsonarengan oinarritzen direla. Zure istorioa kontatzen duen etxea nahi baduzu, hartu hitzordua eta lagunduko dizut. HITZORDUA HARTU Proiektuetara itzuli
Erabilera aldaketa: lokaletik etxebizitzara.

Erabilera aldaketa: lokaletik etxebizitzara. 2026 45m2Lezo Berrikuntza Integrala Erabilera-aldaketa Amaiak denbora luzea zeraman etxebizitza baten bila, lokala hau agertu zenean. Ez zen ohiko pisu bat: argirik gabeko merkataritza-lokala zen, distribuziorik gabea eta etxe sentsaziorik ematen ez zuena. Ezagutu ginenean, hau esan zidan: “Ez dakit erokeri bat egiten ari naizen.” Nire eginkizuna prozesu osoan bere alboan egotea izan zen: erabilera aldaketaren bideragarritasuna aztertzea, nola bizi zen ulertzea eta etxean sentitzeko zer behar zuen jakitea. Bion artean distribuzioa berrantolatu eta etxeari bizia emango zion sukalde bat diseinatu genuen, berarentzat puntu oso garrantzitsua baitzen. Azken emaitza bere bizimoduari erantzuten dion etxebizitza da, hasieran mugatua zirudien espazio bat izan arren. Zure istorioa kontatzen duen etxea nahi baduzu, hartu hitzordua eta lagunduko dizut. HITZORDUA HARTU Proiektuetara itzuli
Bizitza berri bat hasteko etxebizitza

Bizitza berri bat hasteko etxebizitza 202590m2 Tolosa Berrikuntza Integrala Aritz eta Iratik idatzi zidatenean, ez zuten soilik pisu bat eraberritu nahi: elkarrekin bizitza bat hasteko leku bat nahi zuten. Oinarri ona zuen pisu bat aurkitu zuten, baina distribuzioak ez zuen bat egiten euren egunerokoarekin. Hiru logela mantendu nahi zituzten, baina ez zioten uko egin nahi egunez gozatzeko espazio zabal eta konektatu bati. Honez gain, ez zuten bainugela bakar batekin geratu nahi: bi behar zituzten, etorkizunean erosoagoa izango zela baizekiten. Oinarrian, euren bizitzeko moduarekin bat egingo zuen etxe bat bilatzen ari ziren. Lehenik eta behin, egongela sukaldearekin konektatu genuen, egunean zehar elkarrekin egoteko espazioa sortuz. Ondoren, logelak berrantolatu. Azkenik, bi guneak ate lerragarri batekin bereiztu genituen hauen arteko pribatutasuna lortuz. Gaur egun, pisu hori beraientzat pentsatutako etxe bat da: erosoa, funtzionala eta euren bizitzaz hitz egiten duten keinu txikiz betea. Zure istorioa kontatzen duen etxea nahi baduzu, hartu hitzordua eta lagunduko dizut. HITZORDUA HARTU Proiektuetara itzuli
Nire istorioa: inork erosi nahi ez zuen atiko baten berrikuntza.

Nire istorioa: inork erosi nahi ez zuen atiko baten berrikuntza. 202550m2Donostia Berrikuntza integralaAtiko hau aurkitu nuenean, ez nengoen proiektu baten bila; etxebizitza baten bila baizik. Etxe-agentziko saltzaileak inoiz ahaztuko ez dudan zerbait esan zidan: “Pisu honek bisita asko izan ditu, baina inork ez du erosi nahi. Inork ez dio potentzialik ikusten.” Eta egia zen. Espazio txikiak, amaierarik gabeko korridoreak… Hala ere, zerbaitek bertan pentsatzen geratzera bultzatu ninduen: “Nik bai, potentziala ikusten diot.” Ziurtasunik ez nuen, intuizioa besterik ez. Hala ere, nola eraldatu zitekeen irudikatzen hasi nintzen. Prozesu horrek —aztertu, erabaki, huts egin, berriro saiatu— gaur doPPiaren oinarri den zerbait irakatsi zidan: arkitektura ez dela perfekzioa bilatzea, baizik eta oinarritik abiatuta benetako irtenbideak aurkitzea. Atiko hura pausoz pauso berritu nuen: espazioak ireki nituen, argia bilatu, ibilbide berriak diseinatu, nire bizimoduarekin bat zetozten materialak aukeratu eta ni naizenaren isla den etxe bat sortu nuen. Gaur, pisu hura espazio argitsu eta funtzionala da. Horregatik laguntzen diet nire bezeroei ikuspuntu oso zehatz batetik: nik ere beldurra sentitu dut, zalantzak … Ezagutzen dut espazio bati begiratu eta etorkizunik izango duen ez jakiteren sentsazioa. Badakit erabaki bakoitzean norbait alboan behar izatea zer den. Nire istorioa da doPPiaren jatorria, horregatik gaur egun beste pertsona batzuei bere etxebizitza berritzen laguntzen diet. Zure istorioa kontatzen duen etxea nahi baduzu, Hartu hitzordua eta lagunduko dizut. HITZORDUA HARTU Proiektuetara itzuli