Amaiak denbora luzea zeraman etxebizitza baten bila, lokala hau agertu zenean. Ez zen ohiko pisu bat: argirik gabeko merkataritza-lokala zen, distribuziorik gabea eta etxe sentsaziorik ematen ez zuena. Ezagutu ginenean, hau esan zidan: “Ez dakit erokeri bat egiten ari naizen.”
Nire eginkizuna prozesu osoan bere alboan egotea izan zen: erabilera aldaketaren bideragarritasuna aztertzea, nola bizi zen ulertzea eta etxean sentitzeko zer behar zuen jakitea. Bion artean distribuzioa berrantolatu eta etxeari bizia emango zion sukalde bat diseinatu genuen, berarentzat puntu oso garrantzitsua baitzen.
Azken emaitza bere bizimoduari erantzuten dion etxebizitza da, hasieran mugatua zirudien espazio bat izan arren.
Lege Oharra
Pribatutasun Politika
Cookie Politika