Zuri laguntzeko pentsatutako zerbitzuak

Etxebizitza bakoitzak eta pertsona bakoitzak behar desberdinak dituzte. Horregatik, nire zerbitzuak ez dira pakete itxiak, baizik eta zure momentura egokitutako laguntza-moduak: erosi aurretik irizpidea izateko, distribuzio ezberdinak irudikatu nahi dituzunean edo zure etxea erabat berritu behar duzunean. Zuk zure egoera kontatzen didazu, eta elkarrekin zehazten dugu zer behar duzun.

Aldez aurreko azterketa

Etxebizitza edo lokal batek benetan merezi duen jakiteko

NORI ZUZENDUA?
Etxebizitza edo lokal bat ikusi eta benetako potentziala duen ala ez jakin nahi duten pertsonei.

ZER BARNE HARTZEN DU?
  • Distribuzio analisia
  • Bideragarritasun teknikoa eta araudia
  • Erreformaren kostuaren estimazio orientagarria
  • Arrisku eta aukeren identifikazioa
  • Ondorioa

ZER LORTZEN DA?
Erosteko erabakia hartu aurretik informazioa. Segurtasuna eta irizpidea.

Diseinu-proposamena

Zure etxea nolakoa izan litekeen irudikatzeko

NORI ZUZENDUA?
Etxebizitza bat duten eta hobetu, optimizatu edo bere aukerak ulertu nahi dituzten pertsonei.

ZER BARNE HARTZEN DU?

  • Distribuzio analisia
  • Funtzionaltasun eta aprobetxamendu soluzioak
  • Argiztapen eta material proposamenak
  • 3D modeloa espazioa ulertzeko

ZER LORTZEN DA?
Imaginatzen ez zenituen aukerak ikustea. Zure etxeak beste modu batean nola funtziona dezakeen ulertzea.

Berrikuntza integrala laguntzarekin

Hasieratik amaierara, ustekaberik gabe

NORI ZUZENDUA?
Etxebizitza eraldatu nahi duten eta prozesu osoan benetako laguntza behar duten pertsonei.

ZER BARNE HARTZEN DU?

  • Proiektuaren diseinu osoa
  • Aurrekontuen eskaera eta konparaketa
  • Gremioen hautaketa eta koordinazioa
  • Obraren gainbegiratzea eta jarraipen teknikoa
  • Prozesu osoan zehar komunikazio etengabea

ZER LORTZEN DA?
Prozesu argi eta kontrolatua.

© Arkitektura estudioa Doppia