Estudio de arquitectura en San Sebastian

Bizitza berri bat hasteko etxebizitza

2025
90m2
Tolosa
Berrikuntza Integrala

Aritz eta Iratik idatzi zidatenean, ez zuten soilik pisu bat eraberritu nahi: elkarrekin bizitza bat hasteko leku bat nahi zuten. Oinarri ona zuen pisu bat aurkitu zuten, baina distribuzioak ez zuen bat egiten euren egunerokoarekin. Hiru logela mantendu nahi zituzten, baina ez zioten uko egin nahi egunez gozatzeko espazio zabal eta konektatu bati. Honez gain, ez zuten bainugela bakar batekin geratu nahi: bi behar zituzten, etorkizunean erosoagoa izango zela baizekiten.

Oinarrian, euren bizitzeko moduarekin bat egingo zuen etxe bat bilatzen ari ziren.

Lehenik eta behin, egongela sukaldearekin konektatu genuen, egunean zehar elkarrekin egoteko espazioa sortuz. Ondoren, logelak berrantolatu. Azkenik, bi guneak ate lerragarri batekin bereiztu genituen hauen arteko pribatutasuna lortuz.

Gaur egun, pisu hori beraientzat pentsatutako etxe bat da: erosoa, funtzionala eta euren bizitzaz hitz egiten duten keinu txikiz betea.
Estudio de arquitectura e interiorismo
Estudio de arquitectura y reformas

Zure istorioa kontatzen duen etxea nahi baduzu,

hartu hitzordua eta lagunduko dizut.
© Arkitektura estudioa Doppia